TXIMISTA - Lekeitioko Atletismo Taldea - Tximistako Atletismo Albisteak.

Asteazkena, 2018/12/19
Olipiadetan parte hartuz.

ALBISTEAK

GURE TXOKOA
Erabiltzaile Txokoa
Albistearen Sarrera Data: 2013/10/17
100 Kilometroko Ultrafondoko Espainiako Txapelketa.
Julen Caceres Julen Caceres

Madrilen, urriaren 20an Julen Caceresek, lekeitiarra (1988), Tximista Atletismoko taldekideak, 100 kilometroko ultrafondoko Espainiako txapelketan hartuko du parte, datorren aste buruan, Madrilen.

Orain arteteko erronkarik handiena izango da. Krosak, maratoi erdiak, mendi lasterketa asko eta pare bat maratoi ere egin ditu.

Txapelketa honetan parte hartzeko baldintza bakarra da maratoian 3 ordu eta 20 minututik beherako marka bat egitea. Berak Sevillako maratoian lortu zuen 3 ordu, 11 minutu eta 18 segunduko denbora.

Dagoeneko urduri dago baina konfidantza handiz.

Orain dela pare bat aste irabazi zuen Urdaibaiko iraupen luzeko mendi martxa, 62 kilometroko luzera eta 3000 metroko desnibela duen proba eta horrek konfidantza asko eman zion. 7 ordu eta 32 minututan bukatu zuen.

Fisikoki ondo dabil baina mentalki oso proba gogorra da eta horren beldurra dauka. Hamar kilometroko asfaltozko zirkuitoa izango da eta bururako oso astuna izango da. Lagun batzuk eramango ditu animoak emateko eta momentu txarretan morala altxatzeko. "Kasu hauetan helbururik handiena karrera amaitzaea da baina ondo sentitzen bazara beti nahi duzu denbora eta postu ona egitea".

Mentalidade horrekin doa Julen.

Albistearen Sarrera Data: 2013/09/23
2013-2014. Denboraldiko Lehenengo Entrenamenduak.
2013-2014 Denboraldia 2013-2014 Denboraldia

Dagoeneko saltsan sartuta!.

Hasi dira aurtengo denboraldiko lehenengo entrenamenduak.

Urte bat gehiago eta aurpegi berri batzuekin gure atletak, monitoreak eta entrenatzaileak hasi dira lana egiten gero, denboraldiaren zehar, emaitza onak lortzeko.

Aste hauetan Karraspioko hondartzan izango ditugu entrenamendu saioak.

Hondartzan korrika egitea gogorra da baina gorputza egokitzeko eta lesioak ez eukitzeko lekurik eta onena da.

Ilusioa, gogoa eta suerte ona behar izango dugu joan den denboraldiko emaitza hain onak lortzeko baina ahaleginak egingo ditugu.

Albistearen Sarrera Data: 2013/09/12
Apuntatu Tximista Atletismo Taldean
Tximista Tximista Atletismo Taldea

Datorren denboraldian Tximista Atletismo taldean ibili nahi baduzu, datorren astelehenean, irailak 16an, arratsaldeko 5etan, Larrotegiko atletismo-pistan eman dezakezu zure izena.

Bertan antolatuko ditugu egutegiak, ordutegiak, taldeak eta azalduko dizkizuegu jakin nahi dituzuen gauza guztiak.

Anima zaitezte!!!!!

Albistearen Sarrera Data: 2013/09/08
XX. San Antolin Altuera Jauzia - ARGAZKIAK - EMAITZAK
San Antolin Altuera Jauzia Altuera Jauzia 2013

Urtero moduan, aurten ere San Antolin altuera jauzia ospatu zen Lekeitioko plazan. Irailaren 6an hain zuzen ere.

Aurtengoa, 20. urteurrena izan da.

Lekeitioko Udalaren Anagrama
Bai Euskararen Logotipoa.
Tximista Lekeitioko Atletismo Taldea. Tximista - Larrotegiko Pista - 23 Postakutxa - 48280 Lekeitio (Bizkaia) Latitud: 40.396764 - Longitud: -3.713379 - - Email: