Ekintzak

Altuera Jauzia

Tximista Atletismo Taldea sortu zenetik urte 2 eskas igaro zirela, Julian Arratek jai batzordeari proposatu zion atletismoari buruzko egun bat izatea plazan, San Antolin jai patronaletan.


1991 zen eta urte hartan jaietako barrakak Atea kalera eraman ziren. Mutilak bakarrik lehiatu ziren altuera jauzian eta Mikel Lertxundi bermeotarra izan zen bere izena lehen aldiz inskribatu zuena txapelketa honetan, gerora Estatu Espainolean antolatzen diren herri mailako txapelketa hoberenetarikoa bihurtu dena.


Hurrengo urtean neskak ere lehiatu ziren. Eta Lekeitiok, sortzaile eta bultzatzaile legez, elite mailako lehiaketa bat izan zezakeela uste zenean, presupostua murriztu zitzaion jai batzordeari; eta horren ondorioz, ez zen altuera jauziren txapelketarik izan 1993an, musika-talde bat kontratatzeak duen kostuaren erdiaz antola daitekeen lehiaketa bat.


Hiru urte luze izan ziren. Zorionez, 1996an bai herritarrek eta baita kirol taldeak berak ere hainbeste irrikitzen zuten lehiaketa berriro hasi zen martxan. Parte hartzaileen maila urtero joan da igotzen. Era berean taldearen filosofia, herriko atletak bultzatzearena, mantendu egin da. Nazioarteko izena duten atletek parte hartu izan dute txapelketa honetako ekitaldi ezberdinetan. Handia izaten da ikusleen presentzia; eta horien oihuek eta txaloek jauzilariak animatzen dituzte. Jauzilarietako askok nahiago dute Lekeition lehiatu, gehiago ordainduko lieketen beste toki batean baino.


Alejandro Badolatok zuen 2 metro eta 14 zentimetrotako marka, Javier Bermejok, gainditu zuen 2003an, 2 metro eta 15 zentimetrotako marka ezarri zuelarik.


Ohikoa bihurtzen hasi da mundu mailako atleten eta Espainiako txapeldunen parte hartzea. Aurten munduko txapelduna eta oraindik errekorra duen Javier Sotomayor Kubatarra, Lekeition izan genuen. Halere, X. ekitaldian lortu zen parte hartzerik hoberena txapelketaren historia osoan: mundu mailako 4 atleta izan genituen gure artean lehiaketako milaka ikusleen gozamenerako.
Lekeitioko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak lehiaketaren alde egin duten apostu argiak, ohiko babesleen laguntza apartekoa ahaztu barik, posible egiten du, probak ziurtatua izatea jarraipena eta estatu mailan egiten diren herri proben erreferentzia izatea.

Barrak
Altuera Jauzia