Ekintzak

Atletismo Eguna

Eskola  kiroletako frogetan bi urtez lehian aritu ondoren, Lekeitioko eskola munduan parte hartze zuzenagoa izatea erabaki genuen. Honetarako 1991an,  1go olinpiada eskolarrak antolatu genituen.
 
Momentu hartan eskola publikoko arduradun eta klubeko zuzendaritzan zegoen Aitor  Okamikaren lan  onaren ondoren, 200 ikaslek froga desberdinetan parte hartzea posible izan zen.
 
Beste garai bat zen, gazteek ondo pasatzearren hartzen zuten parte eta sari bakarra beraien parte hartzea saritzen zuen diploma bat izan zen. Urte hartan 60m leunak, 4x60ko txandak, 60m heziak, jauzi luzeera eta jauzi altuerako betiko frogez gai, pisu jaurtikiera ere egon zen.
 
Hasiera batetik Larrotegi inguruan kanporaketak eta plazan azken frogak ospatzea aukera egokiena izan zen.
Azken zortzi urteotan, gure babesleen sostenguari ezker, partaide guztiek aurkeztutako frogen arabera opari zoragarriak jaso dituzte. Jarrera honekin argi ikusten da gure filosofia parte hartzea saritzea dela eta ez emaitzak.
 
2004. aaaurtean XIV. frogen edizioa ospatzekotan gaudela,4000 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte hasieratik hona. Errekorra 2002. urtean eman zen, 489 ikaslek parte hartu zutenean.
 
Olimpiaden arrakasta, alde batetik Lekeitioko ikasleen ehuneko 95ak parte hartzen duelako da eta, beste aldetik, azken frogak ekainaren lehen larunbatean ospatzen direnean benetako jai giroa sortzen delako. Bai amak eta bai amonak animatzera hurbiltzen dira eta umeek kamiseta, bisera eta klubak oparitutako hainbat apaingarriz jantzita kolorea eta berotasuna ematen diote egun honi.
 
1999. urtean kanporaketak otsaila eta martxoan izan ziren, baina ez ziren egoki gertatu, eguraldi txarrak frogen atzeraketa ekarri baizituen. Gainera azken frogak hain urrun ikustean hainbat ikasle despistatu egin ziren eta aurkeztu gabe gelditu.
2006. urtetik betiko sistema erabili dugu, kanporaketak  maiatzean ospatuz eta azken frogak ekainean.
Previous slide
Next slide
Atletismo Eguna
Atletismo Eguna
Atletismo Eguna
Atletismo Eguna
Atletismo Eguna